Errendimendu handiko telefono bidezko salmenta-enpresa da, Virgin estatu osoan hedatzen lagunduko duena.Teleland Euskaltelek Virgin proiektuan izango duen zutabeetako bat izango da, hau da, Euskadiko teleoperadore-konpainiak bere marka estatu osora zabaltzeko asmoz talde multinazionalarekin sinatu zuen hedatze-plan estrategikoko bizkarrezur izango da.Azkenean, alarma-egoeraren ondorioz atzeratu ostean, datorren asteartean (maiatzak 20) Jose Miguel García Euskalteleko zuzendari exekutiboak plan estrategikoaren xehetasunak azalduko ditu, marka bizkaitarra estatu espainiarreko bosgarren teleoperadore bihurtzeko egitasmoaren nondik-norakoen berri emango du.Telelandek Basaurin du egoitza eta maiatzaren 25ean ekingo dio lanari, hasiera-hasieratik Euskaltelekin egiten ari den bide luze honetan ipar dituen izan dituen eta dituen balioak alde batera utzi gabe, esan nahi baita, Virgin marka hedatzen lagunduko dio betidanik oinarri izan dituen eta dituen printzipioekin: kalitatezko enplegua sortzea eta telefono bidezko salmentari hainbeste kalte egin dioen lan-prekarietatetik urruntzea.Hasi, 20 pertsonako talde batez hasiko da eta urtea 50 pertsona ingururekin amaituko du. Aurrez eginiko kalkuluen arabera, hilean batez beste 1000 kontratu berri egingo ditu Virgin marka hedatzeko lan horretan.Teleland Euskadin jaio da, hemengo pertsonentzat kalitatezko enplegua eta, teknologia aurreratuenari esker, aberastasuna sortzeko asmoz.