Erreala Fundazioaren enpresa kolaboratzaileen aurkezpen ekitaldiaJoan den azaroak 11an, Erreala Fundazioaren enpresa kolaboratzaileen aurkezpen ekitaldia burutu zen Anoetako estadioan. Eguerdiko 12:00etan, estadioko palkoan genuen zita fundazioarekin elkarlanean dihardugun enpresa ezberdinak: IMQ, Seguros Reale, Diario Vasco, Autocares Aizpurua, Electra, Aquarium,…eta Logikaline. Ekitaldi ederra izan zen eta bertan bizitakoa, ondorengo lerroetan azaltzen digu Iñaki Gorostidik, Logikalineko gerenteak: “Andoni Iraola, Fundazioko presidenteak, Errealeko Fundazioaren eskutik egiten diren ekimen guztiak agertu zituen, Fundazioaren helburuak ere azaldu zituen, eta han geunden guztiak identifikatuak sentitu ginen Fundazioak egiten zuen lanarekin. Ondoren Errealeko Presidenteak hitz batzuk ere egin zituen Fundazioaren inguruan. Gure artean izan ziren Alex Uranga eta Nekane Soria Errealeko kontseilariak ere. Igor eta Begoña, Errealeko langileek, bidea erraztu ziguten enpresa kolaboratzaileak elkarren artean ezagutzeko. Bukaeran, Bocado etxeak lunch ederra eman zigun, eta elkarren artean hitz egiteko aukera aparta izan genuen enpresa kolaboratzaile guztiek. Tartean, noski Errealeko jendearekin ere egon ginen, eta 4 urtetan egindako lan bikaina egitea nola lortu zuten kontatu ziguten; . Erreala "quiebran" egotetik Championsera eramatera, gestio bikain bati esker. Horretaz ere, enpresari bezala, ikasi genuen; hain zuzen, posible dela gestio on batekin enpresa bati buelta ematea garairik eta egoerarik okerrenean ere. Benetan interesgarria, parte hau ere. Bukaerako utzi zuen ordea Jokin Aperribaik sorpresa ederrena. Lunch-a amaitu ondoren, Anoetako aldagelak eta zelaia ezagutzeko aukera eman zigun. Beraz, Anoetako “barruak” erakutsi zizkigun. Lehenengo, prentsa areto dotorea; ondoren, arbitroen aldagelak ikusi genituen, geroago kanpoko taldearenak, eta azkeneko Errealeko aldagelatara sartu ginen zuzenean. Tartean anekdota bat baino gehiago kontatu zizkigun, batzuk barre egitekoak eta besteak ez horrenbeste. Aldagelatatik irten aurretik beste sorpresa galanta: Jokalari bakoitzak bere lekuan zeukan prest ekipaje guztia (kamiseta, galtzak, galtzerdiak, botak,galtzontziloak,...) txukun-txukun hurrengo partidurako. Denak, jokalari guztien dortsalak aurrean genituenean, Jokinek esan zigun: "orain, hartu nahi duzuen jokalariaren kamiseta eta arropa. Han joan ginen denok zalapartaka gure, jokalari gustukoenaren kamisetaren bila...Benetan polita izan zen momentua. Eta behin kamiseta lortu eta gero, azkeneko sorpresa gelditzen zen: Anoetako zelaia zapaltzea eta baloi batekin ostiko batzuk ematea....”

Hona hemen ekitaldia irudietan:

http://youtu.be/Xp5ZgxVZ1A4