Bisita atsegina jaso genuen atzo arratsaldean, Logikalinek kudeatzen duen Tolosako Euskalteleko dendan.  Talde txuriurdinean etorkizun oparoenetariko duten bi jokalariren  bisitaz gozatzeko aukera izan genuen, Ruben Pardo erdilari errioxarra eta Iñigo Martinez atzelari ondarrutarrarena hain zuzen ere.

Berehala zabaldu zen herrian kirolari gazteen bisita izango zela, eta ilada errealzale luze batek eman zien ongi etorria San Frantzisko ibiltokian dagoen dendako atarian. Pazientzia handiz eta irrifarrea ahoan, nahi izan zuen zaletu orori argazkiak sinatu edo beraiekin argazkiak egiteko prest.

Zapore gozoa gazte hauek Tolosan utzi zutena, Euskaltel eta Logikalinen eskutik, Erreala oinarriko zaletuengana hurbiltzera laguntzen duen saio honetan.