Gauza bitxia da: aurreko asteburuko prentsa alemaniar, holandar eta espainiarrari begirada bat bota eta gero, gauza xelebre bat aurkitu genuen. Begiratu genituen prentsa alemaniarrean eta holandarrean ez zegoen aipamen bat bera ere krisi ekonomikoari buruz; prentsa espainiarrean, ordea, ugariak ziren horri buruzko artikuluak. Horrek ez du esan nahi alemaniarrak eta holandarrak ezin hobeto daudenik; baina, argi dago haien egoera ez dela espainiarrena bezalakoa. Dena den, "Itsasontzia aurrera doa", Felliniren pelikula ospetsuak dioen moduan. Ezin gara geratu, bizitza aurrera eginez egiten den lan bat da, Ortega y Gasset-ek zioen legez. Hori horrela izanik, Logikalinek "Abla" azokaren III. Edizioan parte hartzea erabaki du, Irungo FICOBAko Erakustazokan, otsailaren 3, 4 eta 5ean. Azoka prestatua dago komunikazio, diseinu eta marketing arloetako espezialistentzat eta horrelako jardueretan laguntzen duten enpresentzat. Eroso sentitzen gara azoka nazional eta nazioarteko batean parte hartuz; gure gaitasuna azaldu ahali zango dugu merkadoteknian, telemarketingen, call center zerbitzuetan eta itzulpenetan. Nobedadeak ikusi nahi ditugu eta gure antzeko lanetan aritzen diren beste enpresa batzuk ezagutu eta horiengandik ikasi egin nahi dugu. Era berean, erakutsi nahi ditugu gure ahala eta 2010. urteari aurre egiteko dugun filosofia, gure itsasontzian aurrera eginez, gure itsasontzia baitoa.