Logikaline Abla-ren hirugarren edizioan (2010), Ficoban, egon izana oso emankorra izan da. Komunikazio, diseinu, marketing eta jarduera horiei laguntzeko beste enpresa batzuk ezagutu izanak bere fruituak eman ditu. Era berean, beste enpresek ematen ditugun zerbitzuak ezagutu dituzte eta batzuk interesatuta agertu dira, lan egiteko dugun filosofiagatik eta gure call center, telefonozko salmenta, marketing eta itzulpen zerbitzuengatik. Azokara joan eta pozik bueltatu gara lortutako emaitzekin; gure motibazioa eta konpromisoa beti izan diren bezain fuerteak izaten jarraitzen dute. Argi ikusi genuen aukera egoki bat ginela enpresa handi nahiz txikientzat, outsourcing delako horretan. Ahaleginak batzen badira eta antzeko lanetan ibiliz gero, emaitza hobeak lortzen dira, bakoitzak bere aldetik ibilita baino; hori garbi geratzen da garaiak zailak direnean: batasuna indarra da. Une hau ona da lankidetza estrategikoa eta efizientzia bilatzeko, espezialistak diren beste enpresa batzuen zerbitzuak kontratatzerakoan. Logikalinekook eskerrak eman nahi dizkiegu gugan interesa azaldu duten guztiei.