Urriaren 12an Euskal Selekzioak eta Venezuelak lagunarteko partida bat jokatuko dute Gasteizko Mendizorrotza estadioan. Euskal Selekzioa buru-belarri sartu da ekitaldi hau bultzatu eta jendea erakartzeko ahaleginetan, eta horretarako Logikalinek parte hartu duen, eta zigilu berezia duten bideo batzuk egin dituzte

Pasa den irailaren 24an, gaueko EITB-ko informatiboek horren berri eman zuten. Trilogia bat izango da, eta horrekin berriro ere zaleak esnatu eta urriaren 12an Gasteizen jokatuko den norgehiagokara erakarri nahi dituzte.

Lehen emaitzak azkar etorri dira, eta eta istorio honen lehen zatiak sare sozialetan izan duen harrera oso ona izan da.

Igaratzako bihotzean jaiotako emozioa

Bideo hauen gidoiaren atzean Logikaline dago. Badaki efizientziarekin komunikatzea zer den, eta beste aldetik, bertako kirolarengan duen pasioak bultzatuta, berak koloreengan duen pasioaren ikuspuntua partekatu nahi izan du;  hortxe dago trilogioa honen hasiera.

´´Udaran egin genuen medi ibilaldi batean hasi zen. Hemengo betiko kontu tradizionalekin genbiltzan, eta umeei utzi genien euren ideiak argitaratzen, Bagare abestiaren bitartez. Horrela sortu zen gidoi promozional hau. Honekin, Euskadiko Futbol Federakundea animatzeaz gain, emozioa sortarazten du, eta batez ere batasuna bultzatu nahi du´´, dio Iñaki Gorostidik, Logikalineko Gerenteak, eta ideia honen bultzatzaile nagusiak.

Igaratzan, dolmenen artean, eguzkia joatear zela, eta putreen artean, Gipuzkoako parke naturalik garrantzitsuenetakoan, Aralarkoan, horrelaxe hasi zen istorio hau, eta horrela, urriaren 12an Mendizorrotzara, Euskal Selekzioak Venezulearen aurka jokatuko duen partidara joango den zalegoaren euskarri izan nahi du.

Araban ´´bagare´´, Gipuzkoan ´´bagera´´, Zuberoan ´bagire´´, bizkaian ´´bagara´´……