Datorren martxoaren 21 eta 22an Expo E Commerce feriak bere hirugarren zita izango du Madrileko IFEMA feria-lekuan. Merkataritza elektronikoak estatuan duen feriarik garrantzitsuena bezala ezagutzen den honetan, erakustokiez gain, hainbat mintegi eta hitzaldi topa daitezke gai honen inguruan.

Aurreko urteetan bezala, Logikaline parte hartzaileen artean izango da  aurten ere. Aurreko e-commerce ferietan baina esparru zabalagoa izango du aurtengoan Logikalinek, zortzigarren pasilloko 808. standean. Bertaratuko den taldea ere zabalagoa izango da, Logikalinek eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan argibideak jaso nahi dituen  orok aukera izan dezan.

Logikalinen aldetik halaber, berrikuntza nagusia, hitzaldien atalean aegingo duen aportazioa izango da. Aurten estreinakoz, hitzaldia emango du Logikalineko gerentea den Iñaki Gorostidik martxoaren 22an eguerdiko 12etan Criteo 9 aretoan. Hitzaldiaren izenburua honakoa izango da: “Call center gizatiarra, eleanitza eta gertukoa zure interneteko atariarentzat”. Hitzaldiak, interneteko atarientzat Call Center baten zerbitzuak externalizatzeak  eraginkortasun eta aurrezpen aldetik dituen abantailak azaltzea izango du helburu. Era berean zerbitzuok modu profesionalean eta gertukoan emateak duen garrantzia azpimarratuz.

Madrilen dugu zita hortaz:

http://expo-ecommerce.com/madrid/2012/index.php