Euskaltel Errealeko babesle teknologikoa izanik eta gipuzkoarek hain maitatua duten taldearekiko gertutasuna bultzatzera bidean egiten duen jardunean, Xabi Prieto eta Chory Castro ekarriko ditu Hernanin Logikalinek kudeatzen duen  dendara, ahaztu gabe, Logikaline ere Erreala Fundazioko babeslea ere badela.

Bi jokalari hauek talde txuriurdinaren ikur garrantzitsuenetarikoak dira, lehena harrobian hazi eta kapitain izateraino heldu dena eta bigarrena taldeko jokoan garramntzitsu bilakatu den jokalari uruguaidarra.

Jokalariok Hernanin izango dira datorren ostegunean , apirilak 23, arratsaldeko zazpietatik aurrera, bertara hurbiltzen diren zaletuentzat autografoak sinatzen. Bertaratzen direnek, errealeko marko bat jasoko dute opari eta taldeko kamiseta ofizial baten zozketan hartuko dute parte.

Gogoratu! Zita datorren ostegunean Euskaltelek Agustindarren plazan duen dendan!