Feriara goaz

Apirilean azokara goaz, baina ez Sevillara; aurtengoan ere, laugarren edizioa izango Madrilgo Expo E-commerce  azokan izango gara . Expo E-commerce azokak estatuan  merkataritza elektronikoan diharduten enpresa garrantzitsuenak hartzen ditu bere baitan, punta-puntakoakAzoka honek, sektoreko profesionalak elkarren artean ezagutzea bideratzeaz gain, bi jarduera nagusi izaten ditu bere horretan: Alde batetik erakustazoka bera, enpresa bakoitzak bere standean bere produktu eta zerbitzuak aurkeztu ahal izateko; eta bestetik foro eta mintegi ezberdinetarako konferentzia programazioa, modu sakonago batean, publiko zabalari  esperientzia eta ideia berriak ezagutaraztea ahalbidetzen duena.

Logikaline bertan izango da alor bietan, aurten stand berritzailea aurkeztuko baitu erakustazokako 818garrenean alde batetik eta bestetik, Logikalineko gerenteak, Iñaki Gorostidik, mintegia emango bait du apirilaren 24ean.

Mintegia eguerdiko 12:50etan izango da eta bertan bezeroaren arretaren efizientziaz arituko da Gorostidi, bezeroari behar bezalako arreta emateak duen garrantziazBertan  azpimarratu egingo dira, ordutegi zabal bat edukitzeak, eleaniztasunak, edo kanal bakoitzak bere prozedura modu perfektuan egituratua izateak duten garrantzia. Criteo Hall aretoan izango da, esan bezala, apirilaren  24ean, eguerdiko 12:50etan.

Bertan izango gaituzue beraz Logikaline ezagutzeko aukera honetara hurbildu nahi duzuenak, Madrilgo IFEMA erakustazokan, Hegoaldeko sarreran, 6. Hallean.