Logikalineren babesa izan du Gipuzkoako Herri Txikietako Gael Areto Futbol Elkarteak maiatzeko aurreneko astean jokatu diren infantil mailako areto futboleko eta mikrofutsaleko Munduko Txapelketetan. Abaltzisketako enpresa da aipaturiko klubaren babesle nagusietako bat, eta horrelako ekitaldi handi batean ere erabat babestu du. Gipuzkoarrekin batera, Katalunia, Errusia, Txekia, Frantzia eta Ganbia ere aritu dira lehiatzen.

Gaelek egindako lana ere bikaina izan da. Areto futbolean bi talde aurkeztu ditu, eta batek hirugarren postua eskuratu du, eta bigarrenak, berriz, seigarren postua lortu du. Horrez gain, mikrofutsalean hiru izan dira Gaeleko taldeak, eta kirol honetan ere sekulako lana egin dute. Talde batek bigarren postua eskuratu du, besteak hirugarrena eta azkenekoak zazpigarrena. Hori gutxi ez, eta Gael taldeko atezaineteako bat, Ugaitz Azkarai, izendatu dute Mundialeko atezainik onena, ahaztu gabe zuri-marroiak bakarrik izan direla talde mistoak aurkeztu dituztenak.

Baina kirol emaitzaz gain, gaztetxoentzako aste gogoangarria izan da, sekulan ahaztuko ez duten horietakoa, eta pozez zoratzen etxeratu dira, bizi izan dituzten bizipenak oso politak izan direlako. Azken batean hori da garrantzitsuena.

Gipuzkoako Herri Txikietako Gael Areto Futbol Elkartea