Atsegin handiz gaurko eta betirako oparia eskaintzeko aukera dugu. Opari honek herri batek denboran zehar izandako ohitura eta sentimenean dago oinarrituta Zer egiten du herriak pozik dagoenean, triste dagoenean, herrimina duenean, maitatzen duenean edo mundua egunerokoa ez den ikuspegi ezberdinez ikusten duenean?

Gauza asko, eta horien artean artea. Musika eta kantua dira artearen adierazpenik zaharrenak. Badira xarma berezia duten hizkuntzak eta gehienetan norbait hizkuntza horretan abesten entzuten dugunean are ederragoa iruditzen zaigu hizkuntza bera. Dudarik gabe, euskararen kasua da hau : pozik gaudenean kantuan aritzeko, bihozminez gauden uneetan, herriminez, maitatzen...Gertutasun eta betikotasuna sentiaraziz eguneroko ikuspegitik kanpo kokantzen gaituen hinkuntza.

Logikalinek esperientzia hori ezagutzera eman nahi du gure Inplikazio Soziala programaren barne musika eta musikariei buruz Gabino Zubeldiak egin duen "Herrietako Musikariak" ikerlana barne hartu du. Hau da gure gaurko eta betirako oparia. Bertara sartu ahal izateko, gure web-orriakpo "Inplikazio Soziala" atalean aurkituko duzuen esteka sakatu edo ondorengo web-orrira jo: http://www.herrietakomusikariak.com/logikaline/