Zuetariko askok ezagutuko duzuen argazkilaria da Gema Arrugaeta; urtero Logikalinek banatzen dituen mendietako argazkiz apainduriko egutegietako argazkien egilea da. Bere lan profesionala askoz haratago doa ordea, natura oso gutxik bezala irudietan jartzen dakien argazkilari honentzat. Aldizkari espezializatu ezberdinentzat egiten du lan eta honetaz gain sei liburu ere argitaratu ditu.
Orain gutxi Genevan (Suitza) egin den “Sur leurs traces”, Mediterraneoko transhumantziaren inguruko argazki erakusketa prestigiotsuan hartu du parte, beste sei argazkilari profesionalekin batera, aurretik Tunisia eta Paris Bisitatu ondoren. Erakusketak bidea Madrilen jarraituko du.
Gemak Genevan erakutsitakoak eta beste argazki asko, ikusgai izango dira Madrilen Jardín Botánico-n datorren ostegunetik aurrera. Erakusketak irekiera ofiziala ostegun eguerdian izango du eta larunbatean bisita gidatuaz goaztzeko aukera izango da euskal produktuen erakusketa/dastaketa batekin batera.
Martxoaren 15a arte izango duzue Madrilen izan edo bertara hurbiltzen zaretenok, argazkilari bikain honen lana ikusteko aukera.