Krisi bat amaitzerako bestearen zurrumurruak eta hotsak geroz eta indartsuagoak dira, izan ere datorren urterako, hau da 2020 urterako, berriro ere beste krisi bat iragartzen ari baitira.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, une honetan Gipuzkoan 26.000 lagun omen daude langabezian, hau da biztanleen %7,7a. Guzti hau kontuan hartuta, oraindik datu handiak dira, baina inguruko herrialdeekin alderatuta, emaitzak ez dira txarrak, alderantzizkoak, onenetakoak baitira.

INE-ek egindako galdeketen ostean, berriz, oso tankerako emaitzak atera dira, eta Estatu espainiarrean Gipuzkoa izango litzateke langabe gutxien dagoen lurraldea (%6,9), eta bere atzetik lirateke Soria (%8,68) eta Teruel (% 8,79). Datu horien arabera, azkeneko urtean 900 pertsonek aurkitu omen dute lana Gipuzkoan

Autonomi Erkidegoei begira jarrita, berriz, EAEko langabezia %10,12an geratuko litzateke, esan gabe doa hori osatzen duten hiru lurraldeetan egoerarik onena Gipuzkoan dagoela.  Denera 104.500 pertsona egongo lirateke une honetan EAE-n lanik gabe

Tolosaldeko datuei begira jarrita, eta pasa den azaroaren 18an Tolosaldeko Atariak argitaratu zituen datuen arabera, eskualdean lan gabezia % 9,4koa omen da, eta denera 2.179 pertsona omen daude lan bila eta lana topatu ezinik. Gipuzkoako gainerako eskualdeekin alderatuta, lan gabeturik gehien dituen laugarren eskualdea omen da, bere aurretik daude Bidasoa (%11), Debabarrena (%10,5) eta Oarsoaldea (% 10,2). Ondoren egongo litzateke Tolosaldea, eta Urola Bailara da ongien dagoena, (%7).

Tarte horretan Logikalinek ere bere alea jarri du, eta garrantzitsua ere bai, gainera, izan ere bertako Giza Baliabideen arduraduna den Nekane Alvarezen arabera, une honetan Abaltzisketako enpresako langilerik gehienak Gipuzkoakoak dira, eta ez hori bakarrik, une honetan Txindokiren magalean dagoen enpresan, Abaltzisketa bertako eta inguruko langileak ere ugari dira, eta horrek Gipuzkoari bakarrik ez, baita herria berari eta inguruari aurrerapen handia emateaz gain, lana eta baliabide ugari ekarri dizkio.

Baina ez hori bakarrik, izan ere gaur egun kontratu oso laburrak egiten direnaren kexuak non nahi dabiltza, baina, Logikalinen bataz besteko bi urteko kontratuak egiten dira, eta langilegoaren bataz besteko adina, berriz, 36-37 urte bitartekoa omen da.

 

Logikalinek bere ingurunearen bilakaera sozialean parte hartzen du