Ostiral hau ez da ostiral arrunta izan, lanera joan gara Abaltzisketa, egunero eta goizero sortzen diren ezusteko eta zailtasunei aurre egin, goizeroko une eztiei ere tarte egin eta Donostiarako bidea hartu dugu eguerdian, izan ere, Gipuzkoko Bazkundeak urtero saritzen ditu lurraldeko empresa onenak eta hara non, aurten gu geunden hautagaien artean, Zerbitzu enpresa onena izateko hautagai.

Ez dugu esango sari banaketa aurreko uneak patxadaz bizi izan ditugunik, urduritasuna nabaria zen bertaratu garen taldeko kideen artean. Hasi da sari banaketa eta lehen saria, Zerbitzu Enpresa Onenari dagokiona, eta oso ezagunak zaizkigun irudi eta aurpegiak ikusten hasi gara pantaila erraldoiean, Iñaki Gorostidi Logikalineko gerentea deitu dute eskenatokira…Saria geurea!

Saria banaketak izan du jarraipena eta Andoaingo Eyher enpresa saritu dute Industria PYME onena bezala, Antzuolako Goizper internazionalizazio onena izan duen enpresa gisa eta azkenik, sari nagusia, Gipuzkoako Enpresa saria, Arrasateko Ternua Groupentzat.

Izan dugu tarterik sariaz gozatzeko, argazkiak egiteko… eta astelehenean Abaltzisketan jarriko dugu denek ikusi eta partekatzeko moduan. Miguel de Cervantesek zioen Ondo eginari sekulako ez zaiola saririk faltatzen, eta hórrela hartuko dugu, ondo egin den lanari ematen zaion sari bezala, aurrerantzean ere bide berdinari eusteko.

TERNUA Gruop, "Empresa de Gipuzkoa" del año

Ternua Group de Arrasate, premio Empresa de Gipuzkoa 2016

Ternua Group de Arrasate, premio "Empresa de Gipuzkoa" 2016

Ternua group es elegida empresa de gipuzkoa por su espíritu de superación