Badira albistegietan tarterik topatu gabe, ilusioa eta jarritako gogoan Champions League bera hutsaren hurrengoan uzten duten kirol jarduerak. Herri txikiek, populazio txikiko gune diren einean, kirol lehiarako oztopo izaten dute txikitasun hori, lehirako gogoa izan arren, noren aurka lehiatzea izaten bait dute arazo, nahitaez herritik kanpo bilatzea beste irtenbiderik ez duena.

Herrien arteko lehiak antolatzeak, buru hauste asko dakar antolaketa, joan etorri eta azpiegitura aldetik begiratuta, azken hauek sobera izaten ez diren lekuetan lehiatzen dela jakinda, are gehiago. Lan asko dakar, hirigune handi batean hain sinplea izan daitekeen auzoen edo eskolen arteko futbol txapelketa bat, herri txikien artean antolatzeak. Lana gogoak betetzen du kasu hauetan, baina kostua ere izaten dute halakoek. Herri txikien garapen ekonomikoan, garapen sozialak eta bizitza osasuntsu bat bultzatzeak duen garrantziaz jabetuta, Logikaline bidelagun izan du herri txikien arteko futbol txapelketak.

Aurtengo udaberrian herri txiki askotako frontoi eta futbol aretoak, herriko bertako eta halako beste herrietako haur eta gazteen futbol abileziez bete dira. Ilusioz gainezka, txapelketa horrek finalak bizi izan zituen Betelun apirilaren 25ean. Garaileak zein izan ziren da gutxienekoa, garrantzitsuena, Lizartzako, Orexako, Ikaztegietako, Igeldoko, Bidania-Goiatzeko, Leaburuko, Baliarraingo, Beteluko, Altzoko eta Abaltzisketako gaztetxoek kirola eginaz ondo pasatzeko eta elkar ezagutzeko izan duten aukera da.  Herrri txikia izateak txapeldun handiak izateko oztopo ez dela erakusteko, bertan izan ziren gainera sariak banatzen, herri txikietatik eliteko kirolera ailegatu diren hainbat aurpegi ezagun: Jokin Altuna eta Iñaki Artola pilotari profesionalak, Aimar Irigoien harri jasotzailea eta Leire Olaberria olinpiar dominadun txirrindularia.