Iker Karrera amezketarrak izugarrizko lorpena oparitu dio euskal herriko mendiko lasterketa zalegoari. Tamalez, garaipenaz hitz egiterik ez badago ere, lorpena ikaragarria da bigarren postua eskuratu bai du Ultra Trail Mont Blanc (UTMB) lasterketan, hain zuzen, munduko mendi lasterketa gogorrenean. Mendiko lasterketa honek Alpe frantziar, suitzar eta italiarrak zeharkatzen ditu 166 kilometro luzeetan eta metatzen dituen altuera aldeko 10 mila metro positiboetan. Froga Kilian Jornet kataluniarrak irabazi zuen, aurretik ezarria zegoen marka birrinduz; Ikerrek bederatzi minutu gehiago bakarrik behar izan zituen, parte hartzen lehenengo aldia zuen lasterketa amaitzeko.

Lorpen hau larunbatean gauzatu bazen ere, oihartzunik ez du bat ere izan euskal komunikabideetan. Estatuko hainbat komunikabidek , ABCek edo El Mundok kasu, lasterketa honen berri eman dute espainiar lorpena goraipatzeko, baina ez dugu antzekorik ikusi tamalez bertakoetan. Futbolak eta batez ere Real Madrilek, Bartzelonak, Mourinhok eta halakoek, euskal komunikabideetako orriak, irudiak eta uhinak betetzen dituzte, behin eta berriz, halako gertaera pozgarrien berri jasotzen ez dugun bitartean.

Logikalinek Iker Karrera zoriondu nahi du eta bide batez bere ahalegina eta lana errekonozitu nahi du. Merezi duelako lehenik eta behin, era berean zor diogulako ere bai, izan ere gure enpresaren sorreran asko lagundu zigulako Ikerrek, berak zuzentzen duen Tolomendiren bitartez.

 
 
 
 
 
 
 
en 
 

Zorionak Iker!