Txindokiko desafioa ikuskizun itzela izan zen. Abaltzisketa herriaren eta Txindoki mendiaren izenak lau haizeetara zabaldu zituen. Herrikirol erronka hura ez du erraz ahaztuko inguruko herrietako jendeak. Lehen ere esan izan dugu zer izan zen egun hura: ikusmina, dibertsio handia, eginiko apustuak, izan genuen egun zoragarria, korrikalarien ahalegina eta beste gauza asko. Karrera hainbat telebistak, irratik eta egunkarik jaso zuten eta, horregatik, jende askok ikusi ahal izan zuen. Haien ikus-entzunezko materiala aprobetxatuz, lasterketaren babesleek bideo bikain bat prestatu dute. Bideoa ikusten dutenek egun hartan guztiok sentitu genuena gertutik bizitzeko aukera dute. Zer esan? Ba, ikustea bizitzea dela. Orain, errebantxa prestatu beharko dugu. Beno, egia esan, ez. Seguru herriko jendeak ideia bat baino gehiago dabilkiela buruan, halako jaiegun zoragarri eta xume bat berriro bizitzeko. Gozatu bideoaz edo, hobeto esanda, paisaiaz, giro sanoaz, korrikalarien ahaleginaz eta beste gauza askoz. ndako laguntzagatik: Etb, Goiherri tb, Televisión Española... Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Segura Irratia .... El Diario Vasco, Noticias de Guipuzkoa, Berria, Gara,.... Eta beren irudiak utzi dizkiguten guztiei.