Udaberri honetatik aurrera, posible da interneterako sarbidea lortzea Euskal autonomi erkidegoko edozein lekutan, berdin dio zein urrun edo txokotan izan.
EUSKALTEL SAT izeneko produktu berriak, euskal telekomunikabide enpresaren hirugarren zabalkundea suposatzen du eta interneterako sarbidea eskaintzen du, zuntz optikoa, telefono linea bitartezko internet edo Wimaxa heltzen ez den lekuetan ere. Hispasat satelitea erabiliaz, sarbide abiadura handiagoa eta %100eko estaldura bermatzen du toki urrunetan egon daitezken erabiltzaileentzat. Orain arte Wimax sistema zen landa eremuko erabiltzaile askorentzat (eta ez guztientzat) internet eskuratzeko modu bakarra; hemendik aurrera zerbitzuaren hobekuntza nabaria izango da zentzu horretan. Banda zabalaren unibertsalizazioa dakar produktu berri honek, Euskal autonomi erkidegoko azaleraren %100a estalduko duenez.
EUSKALTEL SAT landa eremuan ezagutarazteaz Logikaline arduratuko da, baita produktua bere sare komertzialaren bitartez merkaturatzeaz ere. EUSKALTEL SAT aurkezteko aurkezpen bilerak antolatu ditu Logikalinek euskal Herriko landa eremuko hainbat herritan, bertan argitzeko moduan izango garelarik, erabiltzaileek eduki ditzaketen zalantza eta galdera guztiak.