Gipuzkoako elkargoak emandako sariaren harira, elkarrizketa egin diote Adegiko webgunerako, Iñaki Gorostidi, Logikalineko gerenteari.

Lurraldeko enpresarien elkartearen webguneko sarreran ikusi ahal izan dugu elkarrizketaren bideoa eta bertan azaltzen ditu, besteak beste, Logikalinen izatearen eta baloreen berri, eta bertan azaldu ditu enpresa etorkizunerako erronkei aurre egiteko gako izan daitezken hainbat ideia, egunez egun albistegietan entzuten ditugunekin talka ere egiten dutenak. Etorkizun gabeziaz edo kanpora joateko beharraz jardun beharrean, empresa berriak sortzeko heziketa gabezia eta lanaren kulturaren inguruan gazteek izan dezaketeen ideia aldatu beharra azaltzen ditu Gorostidik etorkizun hurbileko erronkei aurre egiteko gako bezala.

Elkarrizketa ikusgai dago ondorengo estekan:

http://www.adegi.es/adegi/noticia-hay-educar-gente-crear-empresas-es-gran-deficit-tenemos-201604/