Aurretik aipatu dugu Logikaline-k Berrikuntza Agenda eratzeko egin dituen ahaleginak. Kudeaketa eta garapenerako tresna honen erabilerak bere fruituak ematen ari ditu: horietako garrantzitsuenetarikoa Jesus Guridi ahaldunak Logikaline-ra egin duen bisitaldia izan da. Jesus Guridi ahaldunarentzat Logikaline-ren proiektu originala izan da jakin-min handiena sortu diona: bezeroari, teknologiaren hobekuntzari eta berrikuntzari zuzendurik, gure sustrai euskalduna. Gauden tokitik egin dezakegun kalitatezko lan lehiakorraren eredua. Enpresako arduradunek Jesus Guridi ahaldunaren bisitaldian gida lanak egin zituzten, Logikaline-k martxan dituen proiektu guztiak aurkeztuaz. Ahaldunak lan-talde ezberdinetako lankideak agurtu zituen eta beraiekin hitz egin zuen zer eta nola egiten duten jakin ahal izateko. Lankide guztiok izan genuen ahaldunarekin hitz batzuk elkartrukatzeko aukera: erakunde publikoei zerbitzua ematen dietenetik enpresa txiki zein handien zerbitzua ematen dietenetara. Berritzaileak gara eta eta dugun zerbitzurako almena eskura dugun giza-potentziala eta potentzial teknikoa kontuan hartuta baloratzen dugu. Batez ere eskerrak eman nahi dugu Jesus Guridi ahaldunak bere bisitaldiaren bidez guganako izan duen arretagatik.