Joan ginen azokara
Martxoaren amaieran Madrilen ospatu zen Expo E-Commerce azokan presente egon zen aurtengoan ere Logikaline. Edizio honetan gainera, erakustoki handiagoa eta baliabide gehiago plazaratu ditugu bertan, eta ospatzen diren mintegietan ere parte hartu dugu.
Guztira 100 enpresa baina gehiagok azaldu dute interesa gure zerbitzuengan eta batez ere lehen egunean izan genuen bisita kopurua ikusgarria izan zen.
Gure sektoreko enpresa askok parte hartu ez badute ere, oso agerian geratu da bertatik ekarri dugun ondorio argiena: Interneten aritzen diren online negozioek behar bezala funtziona dezaten, beharrezkoa ikusten dela a externalizatutako Contact Center zerbitzuen erabilpena. Zerbitzuok gainera balio erantsia ematen diete negozio hauei, eskaintzen den laguntza malgua bada ordutegiei eta hizkuntzei dagokienean.
Lan handia dago hala ere oraindik esparru honetan egiteke, eta horretan jarriko ditu ahaleginak Logikalinek, konbentzimendua lantzeko modurik egokiena lan txukuna egitea baita.