Logikalinen diharduten hainbat Anoetako palkoan elkartu ziren Gipuzkoako kirolari handienetako batzuekin.

Joan den otsailaren 9an eta Realak eta Bilboko Athletic-ek jokatu zuten derbia zela eta, Lopez Ufarte eta Jokin Altuna  izan ziren contact center-ak Anoetako estadioan duen palkoan.

Realeko beteranoak eta pilotari amezketarrak Logikalineren bi bezero handienetako (Euskaltel eta Eroski) ordezkariekin eta enpresako langileekin batera gozatu ahal izan zuten partiduaz

Langileek enpresa barruan egiten diren sarrera-zozketetako batean eskuratu zituzten sarrerak. Zozketak astero egiten dira, aisialdiko tarte bat elkarrekin pasatzeko asmoz. Oraingoan, gainera, Eroskiko eta Euskalteleko arduradun nagusienetako batzuekin hitz egiteko aukera izan zuten.

Arratsaldeak Abaltzisketako markak izaten duen egunerokoaren antza handia izan zuen. Beste behin garbi ikusi zen: zerbitzuaren eta negozio-ereduaren ardatza bezeroekiko hartu-emana denean, koloreak hainbat izan daitezke, baina denok kamiseta berdina daramagu soinean.