Orain berri, Logikalinek lankidetza hitzarmena sinatu du Real Sociedad Fundazioarekin. Hitzarmen honen bitartez, Logikalinek babesa emango dio fundazioari enpresa bezala, bere baloreekin bat egiteaz gain.

Real Sociedad Fundazioaren xede nagusia , haur eta gazteengan kirolerako zaletasuna  piztea eta praktika ahalbidetzea da. Honen bitartez, kirolariak sortzeaz gain, gazteek  pertsona gisa formakuntza integrala jasotzea bilatzen da, hezkuntza, kirola eta bizitza osasungarria oinarri hartuta. Fundazioaren baitan antolatzen dira, Errealaren harrobi emankorra osatzen duten taldeak , eta baita kirol, zein gizarte eta kultur arloko beste hainbat ekimen ere , hala nola: RS Museoa, hitzaldiak, udalekuak,...etab.

Logikalinek bat egiten du balore hauekin eta honenbestez bere ekarpena ahalbidetzen duen hitzarmena sinatu du Real Sociedad Fundazioarekin. Gipuzkoar eta kirolzale garen heinean, biziki pozten gaitu Erreala kirol talde bezala punta-puntako taldeen artean distira egiten ikusteak; baina are gehiagobalore hauen sustapenean, Fundazioaren bitartez  egiten duen lanarekin bat egiteak.