Logikalinek Cita Alzheimer Fundazioarekin batu ditu indarrak,  gaixotasuna hasi aintzin Europan egin nahi den prebentziorako entsegu baterako bolondresak  bilatzeko.

Alzheimer gaixotasunak  65 urte baino gehiago dituzten %8-ari eragiten dio, gutxi gorabehera, 13.000 biztanle ingururi Gipuzkoan. Lehendik ere Logikalinek bazuen eskarmentua osasungintza arloan, eta orain erabat berritzailea den proiektu batean parte hartzeko aukera izango du. ´´Proiektu ezberdin bat da, oso berezia, eta ilusio handiarekin ekin diogu´´, esaten du proiektuaren arduraduna den Amaia Urbizuk.

Ikerkeka Aurreratu eta Ikerketa Zentru bat da Cita Alzheimer. Bertan gaixotasunak dituen sekretuak aurkitzen saiatzen dira, aurreikusteko eta sendatzeko. Donostiako zentroa, 2015ean hasi zen prebentziorako entseguak egiten, eta hilabete honetan bolondresak topatzeari ekin dio, Europan aitzindariak izango diren entsegu klinikoei ekiteko.

Logikalinetik, entsegu hauetarako bolondresak lortzen arituko gara, eta egunero 50 urtetik gora dituzten milaka lagunekin kontaktatzen dugu, erabat osasuntsuak direnak edo baita ere hondatze kognitiboaren sintomak dituztenekin ere. Aurreneko entseguetan, EPAD-ek, dementziaren sintomen garapenaren arrazoiak aztertuko ditu, hasierako faseetan daudenean, eta bigarrena, gaixotasunak atzeratzeko farmakoak garatzen arituko da.

´´Eguneroko lanarekin, lagundu nahi diguten jendearekin aritzen gara, eta horrek sentsazio oso onak uzten dizkigu´´, dio Urbizuk.