ADEGI Gipuzkoako enpresarien elkarteak Enpresaren Eguna antolatu du. Ekitaldia maiatzaren 29an izango da, Tabakaleran, eta Logikaline bertan izango da hizlari eta arrakasta-kasu moduan. Hitzaldia Batzar Orokorrak urtero egiten duen bileraren ondoren izango da, Enpresa Kultura Berriaren inguruan, eta Angel Castrillok eta Jon Karla Liceagak dinamizatuko dute. 

Hitzaldian, hauek hartuko dute parte Logikalineren izenean: Iñaki Gorostidi gerenteak, Leire Zabaleta proiektu eta teknologia zuzendariak, Igotz Roteta plangintza eta ekintza zuzendariak eta Begoña Aizpurua salmenta-buruak.  

Gipuzkoan duela urte batzuk izan genituen industri atzeraldiaren eta ezegonkortasun ekonomiko luzearen ondorioz, ADEGIk enpresetako kulturaren eraldaketa lideratzea erabaki zuen; helburua zen lehiakortasuna hobetzea, langileekin elkarrizketa bultzatuz eta haien konpromisoa sendotuz. 

Konpromisoaren inguruan, Logikalinek asko du esateko; pertsonen aldeko apustua betidanik egin du, eta egiten jarraitzen du. “Gure burua famili enpresatzat daukagu, gauzak argi eta garbi daude gure enpresan, enpresa transparentea da, eta horrek guztiak zeresan handia izan du eta izaten jarraitzen du gure lan egiteko moduan; esaterako, familia eta lana benetan uztartu ahal izaten ditugu eta, horri esker, taldeko bakoitzak pertsonalki eta profesionalki garatzeko aukera du”, adierazi du Aizpuruak. Hori da proiektu handiei ekiteko modu bakarra, horrela bakarrik da posible hogei urte hauetan Eroski, Orona edo Euskaltel bezalako proiektuak aurrera ateratzea. 

Solasaldiaren helburuetako bat da Kultura Berrian oinarritzen den enpresa baten izaeraren ezaugarriak azaltzea. Kultura Berria, hasiera batean, zail samarra dirudi gauzatzen, baina Zabaletak badu horretarako klabea eta da “ahalegintzea eraldaketa modu naturalean gerta dadin, departamentu guztien artean”. “Gure teknologi taldean, esaterako, jende gaztea dago, enpresako kultura berria oso barneratua duena, eta horrek ikusarazi dit lider izatea eta lider moduan jardutea orientatzea dela, nolabait esatearren, eta ez agintzea”, gehitu du.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta ADEGI osatzen duten enpresa guztien ordezkariak ere ekitaldian izango dira.