“Aitzindariak gara”. Hori ez dugu guk esaten: Euskadiko hiru foru-ogasunek adierazi zuten aurreko batean, TicketBAI sistema inplementatuko zela iragarri zutenean. Sistema berria zerga-arau multzo bat da, iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko onartu dena eta Euskadiko enpresa guztiei, zuzenean nahiz pixkanaka, eragingo diena.

Logikalinek bat egiten du aitzindaritza horrekin eta, horregatik, joan den ekainean arreta-zerbitzurako plataforma bat jarri zuen martxan, zergadunei aipatutako trantsizio horretan laguntzeko asmoz.

Euskadi osoko gestorekin hitz egin dugu

TicketBAI ekimena hainbat arlotako profesionalen elkarlanaren emaitza da; besteak beste, arreta-zerbitzu, teknologia eta marketin arloetako profesional-talde baten lanaren emaitza. Ekimena 2021ean abiatu zen eta, harrezkero, Euskadi guztiko gestoriekin eta autonomoekin hitz egin dugu.

Kontsultak hainbat gairen ingurukoak izaten dira, hala nola sistema berria inplementatzeko egitegiak, zerga-salbuespenak eta bakoitzari dagokion teknologia egokiena. Bi hilabete hauetan, Euskadi osoko gestoriekin egon gara eta TicketBAI Fácil sistema gestoria horietako batzuek beren zerbitzu gisa eskaintzea lortu dugu.

 

Helburua

Bizkaiko Foru Ogasunak araudi berria derrigorrean ezartzen hasi behar zuen eguna atzeratu egingo duela iragarri badu ere, gure helburua berbera jarraitzen du izaten: gestoriei, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzea TicketBAI sistema inplementatu aurretik, inplementatzerakoan eta inplementatu ondoren.