Min biziaren aurkako Elkarteak-AECC- 30 urtetik gora daramatza herrialdean gaixorik dauden pertsonak babestuz eta baita eruen senitartekoei ere laguntza emanez. XXI. Mendeko izurritea deiturikoak, tratamendu hobea eta diagnostiko azkarragoa izan dezan, ikerketako proiektuak bultzatzen ari da aldi berean Minbiziaren aurkako Elkartea. Hiritarrengana iristeko hainbat ekitaldi eta kanpaina egiten ditu, biztanlegoa horretara kontzientziatzeko, eta gaixotasunari aurre hartu ahal izateko.

Lan hau egunerokoa da, eta hori zenbakietan baieztatu daiteke. 2017.enean, 10.000 lagunetik gora izan zituzten doako zerbitzuak. Guzti hau, ordea, ez litzateke posible izango bere bazkideek jartzen duten laguntza eta aportazioengatik izango ez balitz. Horrek, finantzaketa aldetik sostengua eta independentzia ematen dizkio, horrela pasa den urtean 988 lagun artatu ahal izan zituzten, orain arteko gehien.

Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkarteak eskertzen du bazkideek ematen dien babesa, eta hazten jarraitu nahi du ahalik eta bide onenetik. Orain, Logikalineren eskutik, oraingo eta lehengo bazkideen entzuketa aktiboa bultzatzeko kanpaina jarri du abian, gertuko harreman on bat balio garrantzitsu bat dela kontuan hartuta. Contact centerren ilusio berezia sortu dute, osasunaren sektoreari lotutako bezero berriek. "Bai oraingo eta baita lehengo bazkideek duten jarrera onak, guretzat oso garrantzitsuak dira, izan ere horrek aseta uzten gaitu bai gaixorik daudenei eta baita euren bitartekoei laguntzeko ere", esan zuen Amaia Urbizuk, proiektuko Koordinatzaileak.