Logikaline orain "Europarragoa" da Europa Network-ek bere Call Centre eta bezeroentzako arreta zerbitzua Logikalineren eskutan utzi ditu. Zerbitzua ingelesezko hiztunei zuzentzen zaie eta batik bat britainiarrak izan ohi dira. Hala ere, azentu aniztasunak agerian uzten du hainbat jatorritako pertsonak daudela. Horrela, Logikalineko Call Centre-ak arreta eta zerbitzu eleanitzak emateko gai dela egiaztatu eta bermatzen da. Ez soilik ikuspuntu komertzial batetik, baizik eta Europa Network-eko telefonia mugikorrak funtzionatzeko behar dituen beste lan eta funtzio batzuk gauzatzeko, hala nola, posta elektronikoaren kudeaketa. Elkarketa oni esker, Europa Network-ek Levante aldean hedatu eta bertako merkatu eta zerbitzuetan sartzeko aukera du. Erabakia hartzeko, Europa Network-ek oinarri izan zituen benetako egoeren eta bisiten simulazioak egiten zituzten froga praktikak. Froga horien bitartez, ikusi ahal izan zuten euren bezeroei arreta ematen eta merkatuan hazten laguntzen ari den pertsonalaren gaitasuna eta baita enpresaren gaitasun teknikoa ere.