Erdi mailako tokiko agintaritza ezberdinen arteko lurralde-lankidetza sustatzeko asmoz sortutako Partenalia Europar Sarea Donostian elkartuko da Urriaren 15 eta 16an. Logikaline hitzordura gonbidatu moduan bertaratuko da ondorengo gaia garatzeko: "Praktika egokiak Landa-garapenean: Logikaline Call Center zerbitzuko enpresa: arrakasta Portu duen kasu pribatua". Honen bitartez Logikalineren ezaugarri den landa-eremuetan lanpostuak sortu eta mantentzeko duen filosofiaren onespena adierazi dute. Baina ez da nahikoa tokian tokiko lanpostuak sortu eta mantentzearekin; lanpostu horiek hain lehiakorrak diren Call Centre eleaniztun, telemarketing edo itzulpen eremuetan bizirauteko adina izan behar dute. Dudarik gabe bertako enpresen eta Katalunia edo Holanda bezalako herrialde eta lurraldetako antzerakoak diren enpresen arteko harremanak balio handikoak izango dira guztiontzat.