Iñaki Gorostidi Logikalineko gerentea ETB1eko "Airean" saioan elkarrizketatu dute gaur arratsaldean. Elkarrizketa honen zioa, parlamentuan eztaibadatzen ari den kontsumo lege berria izan da, zeinak galerazi egingo duen gaueko 9etatik goizeko 9ak bitartean eta asteburuetan etxeetara dei koemrtzialak egitea. Gorostidik azaldu du hori logikalinek lehendik ere errespetatzen duen arau etiko bat dela, lege izan aurretik; besteak beste, gizartearen aurrean sektoreari izen txarra ematen dion arrazoietako bat delako.

Elkarrizketan Logikaline bezalako enpresa baten ezaugarriak azaldu ahal izan ditugu, zein tokitan dagoen jakiteak  ikusle asko txundituko lukeen  tokian dagoen enpresa, Jaime Otamendi aurkezlearen hitzetan.

Bideoa ondorengo loturan ikus dezakezue (1H 12´50"tik aurrera): http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/airean/2678858964001/3234175765001/2014-0220/