Logikalinek bere ikastaro propioa garatu du kanpoko enpresetan zerbitzua ematen duen pertsonal atzerritarraren prestakuntzarako. Adibidez Oronak, igogailuen enpresa, bere hizkuntza anitzetako Call Centre zerbitzua Logikalineren eskuetan utzi du. Erlazio emankorra da bi enpresentzat duela urte batzuetatik. Hain zerbitzu osotua eskaintzeko, atzerritik datorren jendea kontratatu eta horiekin lan egin behar da. Horien integrazioa eta lan gaitasuna hobea izateko, Logikalinek euskararen oinarrizko ikastaro baten bidez laguntzea erabaki du. Ikastaro hau Logikalinen sortu da oso osorik. Modu horretan, ikastaroa emateari eta horren edukiari esker, langile bakoitzak bere lanpostutik betetzen dituen betebeharren egokitzapen handiago bat ahalbideratzen da. Gainera, ikastaroa ordenagailuz emango da ikasleari erraztasun gehiago emateko, lanorduetara eta beste jarduera batzuetara moldatzeko. Logikalinen badakigu kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko gaitasun handia edukitzeak duen garrantzia.