Finnk inbertsio digitaleko plataforma aurkezteko ekitaldia joan den asteartean izan zen Madrilen. Finnk plataforma oso-osorik Euskadin sortu eta egina dago, karterak nahieran erabiltzeko aukera ematen du eta, Logikalinek ematen duen arreta-zerbitzu pertsonalizatuari esker, asmoa da erreferente bihurtzea dauden plataforma finantzario guztien artean.

Ekitaldian Iñaki Gorostidi eta Leire Zabaleta egon ziren, Logikalineko zuzendari nagusia eta gerentea, eta Kutxabank Investment-eko arduradunekin hitz egiteko aukera izan zuten. Kutxabank Investment Finnk proiektuaren arduraduna da.

Finnk diseinatu da zerbitzu integral bat emateko, betiere erabiltzaileei esperientzia desberdin bat eskainiz. Plataformak beste marka lehiakideetatik bereizteko aukera ematen du, Logikaline taldeak betidanik erakutsi duen izateko eta lan egiteko moduari esker, hau da, bezeroekiko gozotasunari eta hurbiltasunari esker.

Kutxabank Investmenteko kideek adierazi zutenez, bezero digitalari alta emateko merkatuan dagoen prozesurik “azkarrena eta ahaltsuena” eskaintzen du plataformak. Manuel Martín-Muñío Sainz zuzendari nagusiaren esanetan, gainera, “helburua da sektore finantzarioaren digitalizazioan aurrera egitea, gardentasuna eta berrikuntza oinarri hartuta". Balio horiek bat datoz contact center moduan dugun nortasunarekin eta, horrez gain, gure alde jokatzen dute sektoreko erreferente gisa kokatzeko orduan.