Penelope Fitzgerald La libreríaren egileak argi eta garbi esaten zuen: Kultura ez da pribilegio bat, ezta apaingarri bat ere. Kultura, bizia da. Historiak eta denborak arrazoi eman die. Prentsa-askatasunik gabe eta informaziorik gabe komunikazioa hondatu egiten da eta kultura bigarren mailara pasatzen da. 

Logikaline horretarakoxe dago, komunikaziorako alegia eta, hala, Gara egunkariaren ahots eta entzumen bihurtu da.

Joan den ekainean elkarlan sendo bat hasi genuen egunkariarekin, hark duen zorra murrizteko. Zorra hiru milioi eurokoa baino handiagoa da eta Egin itxi zutenetik hartu behar izan zuen bere gain, urte hasieratik.

Aurreneko fasean, contact centerrak ekainean Donostia Arenan izan zen jaialdi solidarioa dibulgatzen lagundu zuen —hauek aritu ziren jaialdian: Berri Txarrak, Gatibu edo rap musika jotzen duen La Furia— eta ekitaldiak marka guztiak hautsi zituen, hogei minutuan sarrera guztiak saldu ziren. Sarrera bakoitzarekin egunkarian hiru hilabeteko harpidetza egiteko aukera zegoen eta, orain, bigarren fasean, asmoa da harpidetu zirenak fidelizatzea. “Ekimenak izan duen eragina neurtu eta harpidetuen datu-basea eguneratu behar dugu” azaldu du Aitziber Yurrebasok, telemarketin-kanpainaren talde arduraduneko kideak.  

"Oso kausa berezia eta sinbolikoa da; aparteko esfortzua eskatzen du, gainera. Harpidedun bakoitzarekin banan-banan hitz egiten dugu eta informazio asko ateratzen ari gara” gehitu du Yurrebasok