Logikalinek gaztetxoen kirola bultzatuz jarraitzen du. Pasa den urriaren 29an Tolosako Larramendi auzoan jokatu zen hiruko futboleko txapelketa babestu zuen Abaltzisketako enpresak. Tolosako auzo horretako festen barruan jokatu da aurten aurreneko aldiz lehiaketa hau, eta sorrera horretan atsegin handiz lagundu du, Abaltzisketako enpresak, gaztetxoen artean kirola bultzatzeari garrantzi handia ematen baitio Logikalinek.
Guztira 160 ume pasa aritu ziren egun guztian zehar, 44 taldetan banatuta.
Egun bikaina izan zen gaztetxoentzat, ederki pasa baitzuten egunean zehar jokatu zituzten partidetan, eta elkarren arteko harremana sendotzeko ere balio izan zuen egunak.