Logikalinek bere ateak ireki dizkio etorkizunari: gipuzkoako telekomunikazio zerbitzuetan punta-puntakoa den enpresak ongi-etorria eman zien "Txalburu" ikastolatik bisitan joan zitzaizkien haurrei.

Bisitaren helburu nagusiak, haurrei telekomunikazio enpresa bat zer den erakustea eta nekazaritza eta abeltzantza lanetan dabiltzan beraien herrietako baserrietan hain present dagoen goi-teknologiarekin ohitu araztea izan ziren.

Iragana eta Etorkizuna harmonian: bezero eta enpresekin hizkuntza anitzetan (gaztelera, ingelera, frantsesa, nederlandera , alemaniera...)aritzen den ingurune euskalduna.

Haurrek plataforma ezberdinetako profesionalekin elkarlanean aritzeko aukera izan zuten: merkataritza-plataforman, itzulpengintzakoan eta plataforma eleanitzdunean. Goi-teknologiara ohitzeak eta herria hain berezia egiten duen arrazioa jakitea. Bista ederrak eta hain ongi ezagutzen dituzten ohiturak izateaz aparte herri bertan gehiago ere badela jakitea.

Haurrei jakinaraztea teknologia eta ohiturak batera bizi daitezkeela, mundu honetan bizi eta ulertzeko modu ezberdinak direla eta garapen jasangarria eta errespetagarria posible dela izan ziren bisita honetan haurrek bildutako fruituak.

LOGIKALINEKO profesionalentzako ere sari ederra izatea suertatu zen bisita, horri esker egunero egiten duten lana haurrek bisitan erakutsitako interes, poz eta begiruneari esker indartu ahal izan baitzuten. Guztiok haurren begiei esker