Martxoan Logikaline-ko langileen puntualtasunaz, sagardotegi batean elkartu ziren aurtengo lehen hiruhilekorako aurreikusitako helburuak eskuratu zituztela ospatzeko.

Aurtengoa urte zaila izango dela badakigu baina badakigu ere jakin, orain arteko lan prestu eta arduratsuarekin jarraitu ezkero, bezeroek taldearengan jarritako fidantzaz lagunduta, aurreikusitako helburuak eskuratu eta bezeroen beharrak asetzea lortuko dugula.

Erdietsitako lorpenei buruz hitz egiteko aukera aprobetxatzeaz gain, ospakizun honetan lankideen arteko bizikidetasuna sustatu eta horien arteko harremanak estutzeko aukera izan zuten, Logikaline-ko lankideek duten aldarte ona erakutsiz.

Esaera zaharrak dioen bezala: "Sabela ondo betetzen dakienak etorkizun betea aurkitzen ere jakingo du"

Afalorduari dagokionez eta ikusitakoari helduz Logikaline-ko lantaldeak etorkizun oparoa izateko aukera edonon bilatu eta aurkituko du.