Logikaline enpresak Nafarroako delegazioko lehen lan bilera eta proiektu aurkezpena egin zuen pasa den ostegunean Iruñean. Abaltzisketan(Gipuzkoa) sortutako enpresak duela hilabete eskas lur hartu du nafar lurretan, Euskaltel konpainiaren eskutik, Antsoaingo herrian komunikazio enpresa euskaldunaren lehen denda irekiz. Duela gutxi ireki berri den arren, direktibak “ilusio handiarekin” hartu du proiektua eta Nafarroan luze geratzeko etorri direla azaldu zuten.
NH Iruña Park hotelean egindako bileran, enpresako ordezkariek proiektuaren eta enpresa beraren oinarriak eta xedeak azaldu zizkieten Nafarroako delegazioko saltzaileei. “Bezeroarekiko fideltasunean desberdintzen da Logikaline” azpimarratu zuen Iñaki Gorostidik Logikaline-ko zuzendariak. Ia 20 urteko esperientzia dauka atzetik Abaltzisketakoenpresak, Euskaltel haien bezero izanik denbora luzez. Orain, Euskaltelek bere marka eta proiektua Nafarrora hedatu nahi izan du eta Logikaline-k hartu du proiektu honen norabidea.
Logikaline enpresaren marka eta konpromisoa transmititu zitzaien langile berriei. Beste komunikabide enpresetatik desberdindu nahi den enpresa dela azaldu zuen Gorostidik. Bezeroei atentzioa, konponbidea eta poztasuna transmititu eta eman behar zaiela nabarmendu zuen, horixe baita enpresaren xedea. Langileak modu horretan funtzionatu behar dutela nabarmendu zuen. “Beste komunikazio enpresetako saltzaileez desberdindu behar gara. Logikaline-n ez daukagu saltzaile tipikoa, beste modu batean funtzionatzen dugu” azaldu zuen Gorostidik.
Nafarroan merkatu zabala dauka Euskaltelek eta hori aprobetxatu egin nahi du. Merkatuan asentatzeko denbora beharko duen arren, urte amaierarako Iruñerriako 40-50 mila etxebizitzetara iristea espero dutela baieztatu zuen direktibak. “Guretzako proiektua oso pozgarria da. EAEko merkatuan aske ezagunak gara, baina hemen zerotik hasteak erronka berriei aurre egitera bultzatzen gaitu. Aukera ikaragarria da” azaldu zuen ilusioz Gorostidik.
Saltzaileek euren formakuntza hilabete honetan hasi berri dute, produktua eta eskaintzak ezagutuz eta enpresaren lan egiteko modua ikasiz. Kale eta dendako saltzaileek diferente funtzionatzen duten arren, elkarlanean arituko direla azaldu zuen Logikaline-ko direktibak.
Proiektu berria da esperientzia luzea duen enpresa batentzat. Bidea luzea eta gogorra izango den arren, ilusioz hartu dute erronka eta esperientzia pozgarria izango dela espero dute.