Iragan azaroaren 23an Logikaline marka-irudi berriaren aurkezpena egin zen Abaltzisketan.

Ugarte anaien txalaparta soinuak ongi etorria eman zien aretoa bete-bete egin zuten bertaratuei.

Ekitaldia Luis Marik egindako aurkezpen eta sarrerarekin hasi zen. Luis Mari Murua, Iñaki Gorostidirekin bateta Logikalineko sortzailetako bat izan zen. Horren ondoren, enpresaren kudeatzaile den Iñaki Gorostidik hartu zuen hitza enpresaren lehen bost urteen nondik norakoak azaldu eta etorkizunari begira duten ikuspuntua adieraziz. Ondoren Andono Larrañaga, Adaki Komunikazioak enpresako ordezkari moduan Logikaline marka berria aurkeztu zuen. Azkenik eta enpresaren sortzaileen lagun moduan Arcelor-Mittal enpresako lehendakariorde exekutiboa den Juan Jose Aroztegik ekitaldian parte hartu zuen Logikaline-k aurrerantzean jarraitu beharko zituzkeen lerro nagusiei buruz mintzatzeko.

Aurkezpen ekitaldia amaitu eta gero txalapartak gonbidatuak gidatu zituen Abaltzisketako plazako tabernan eskaini zien mokadura. Bertara Logikaline-ko bezero, partner eta lankideak ere hubildu ziren. Bertaratuen artean Euskaltel, Orona, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, Lotura, Eusko Ikaskuntza, Eusko jaurlaritza, Goierriko Lanbide Eskola, Tolosaldea garatzen, Itsasmendikoi, Comercial Hostelera del Norte eta inguruko hainbat udalherrietako ordezkariak izan ziren.

Giro atsegin eta lasai horretan Logikaline-k bertaratuei agertu izana eskertu zien.