Jabetzen gara, aurrera egiteko funtsezko elementu gisa ezagutzak duen garrantziaz; hori dela eta, esperientzia berriak ezagutzeko bideari ekin diogu, gure sektoreko industria garapenean aurrerapauso handiak eman dituen herrialde bat bisitatuz, Mexiko hain zuzen ere.
Populazio handia izateaz gain, Estatu Batuekin muga egiten duen herrialdea denez, Mexikok asko garatu du Contact Centerraren industria azken urteetan. Errealitate sozioekonomiko eta lanaren kultura ezberdinak direla gogoan edukita, interesgarria iruditu zaigu industria hau ezagutzea, eta horretarako Mexikoko hainbat Contact Center enpresa bisitatu ditugu.
Bertan ikusitakoak ez gaitu epel utzi, kasu askotan harrigarriak iruditu zaizkigun gauzak ikusi ditugu, eta esperientzia oso positiboa izanda ere, oso kontutan hartzeko elementuak aurkitu ditugu , bai positiboak, baina baita negatiboak ere.
Azken hauen artean aipatu dezakegu lantokiaren antolamendua esate baterako, bi mila lanpostu-arteko enpresak ikusi ditugu eta honek bere horretan ez du ezertan txarra izan behar, baina bai ordea lanpostu hauek lantokian banatzen diren moduan. Argi dugu asko hazita ere, lanerako postuak modu masifikatuan antolatzeak kalitatean eragin ezkorra izan dezakeela. Errealitate soziala ere ezberdina dela bagenekien eta lan baldintza eskasagoak ikusi ditugu bertan, honek bideratzen duen langileen errotazio maila altuarekin batera.
Arestian aipatutakoari aurre egiteko tresna gisa forma Mexikok formakuntzari ematen zaion garrantzia azpimarratuko genuke elementu positiboen artean. Formakuntza sistema oso garatuak ikusi ditugu enpresa hauetan, giza baliabideez edo kalitateaz bezalaxe arduratzen diren lan talde espezializatuen gidaritzapean. Positiboa iruditu zaigu ere operadoreen aniztasuna, bai sexuari zein adinari dagokionez. Gizonezkoak emakumezkoak adina ziren operadoreen artean eta adina oso ezberdinetako langileak ikusi ditugu lanean, oso modu txukunean gainera.
Aurrerantzean horrelako irteerak egiteko asmorik ez zaigu falta, asko ikasi dugulako eta ikasten jarraitu nahi dugulako.