18 urte baino gehiagoko eskarmentua

1999. urtean sortu zen, bi gazte berritzaileren eskutik -Gorostidi eta Murua- eta garai hartan lan beharrak bultzatuta sortu zuten enpresa. Nor berak lana sortzea zela onena landa eremuetan bizi irauteko, eta aurreratzen joateko pentsamenduarekin hasi ziren. Hasieran itzulpen lanak eginez hasi zen, apurka-apurka bere bezeroentzat erreminta komunikatiborik osoena bihurtuz.

Logikaline izan zen baita ere landa eremuetara teknologi berriak gerturatu eta erlazionatu zituena. Abaltzisketara banda zabala iritsi izanarekin zer ikusi handia izan du.

2004.urtean hasi ziren call center-a eguneko 24 orduetan eskaintzen, eta urte bat beranduago sms automatiko plataformei eman zien lekua. 2006.enean, FRM-rekin hasi ziren, telemarketing plataformekin eta 2007an hiritarrentzako arreta zerbitzua inauguratu zuten bai internet bidez, eta baita telefonia bidez ere.

Txindokiren magalean, landa eremuetako puntako enpresa bihurtu da. Hau ez da parke teknologiko bat, beste era bateko parke bat da, Aralarkoa.

Hazkunde esponentziala

Hazkunde esponentziala:

Gaur egun erreferentzia da bere zonaldean, eta 100 lagunetik gorako lan taldea dauka, bi lan zentroetan banatuta.

Zerbitzu eta Econmerce industria sektoreko enpresekin egiten du lan, eta bere contact center plataformekin. Guretzat hazkundea, lana ongi eginaren ondorioa da.

Marka-balioak

Bertako kirolekiko pasioa

Euskaldun egiten jakitea

Bultzada eta inplikazioa, landa eremuen hazkundean

Sariak:

Enpresa Zerbitzuen saria 2016

Gipuzkoako Ganbarak gure enpresak bezeroei eskaintzen zaien arreta zerbitzuen kalitatea nabarmendu zuen, eta baita Abaltzisketan dagoen gure contact centerren teknologia ere, Enpresa Zerbitzuen saria 2016 emanez.

Leialtasunaren saria 2018, eta Leialtasun Klubaren saria,  Eroski Klubari eskainitako zerbitzuagatik.

Eroskik eraman zuen Banatzaile Handien arreta zerbitzuko lehiaketa, eta baita Leialtasun Txartelarena ere, eta bietan Logikaline izan zen bezeroei arreta zerbitzua eskaini ziena.

Zer nahi dugu

Gure gardentasuna eta modernitatea webean irudikatzea. Gure omnikanalitatea webera eramateko apustua egingo dugu.