Urtero bezala, Real Sociedad Fundazioaren torneoa izan zen atzo, Zubietan. Gipuzkoako ia hogei enpresa aritu ziren, euripean; haien artean, Abaltzisketakoak. Aurreneko bi partiduak berdindu egin zituzten eta azkenekoa galdu; finalerdietatik pausu batera geratu ziren.  

Gure talde mistoa, Mikel Etxarri Euskal selekzioaren entrenatzaile ohia harmailetatik etengabe animatzen ari zitzaiola, bereak eta bi eman zituen CIE Legazpiren aurka, BM Supermercadosen aurka eta, azkenik, Bokado Bengoaren aurka; azken hori izan zuen talderik gogorrena. Euria goian behean aritu zen, batez ere aurreneko partiduan; baina gure talde berde-beltza ez zen geratu eta, husnako bi berdinketen ostean, Bokadoren aurkako partidua iritsi zen, hiru partiduetatik interesgarriena eta konplikatuena.

Azkeneko partidua oso borrokatua izan zen, bi eta bat amaitu zen, eta Logikalinek finala oso hurbil izan zuen. Argi geratu zen gure taldea zelai gainean arreta-zerbitzua ematen bezain ona dela.  

Honekin lotutako albisteak:

LAN ONA EGIN DU LOGIKALINEK ENPRESEN TXAPELKETAN