Logikalinek bertakoak diren kirolak, kultur ekintzak edo ekintza sozialak bultzatu eta babesten ditu. Garbi dauka Logikalinek nongoa den eta nondik datorren, eta bertakoek bere babes faltarik ez dute izaten.

“Batez ere Tolosaldean eta Goierrialdean ematen dugu laguntzarik handiena, baina eskualde horietatik kanpo ere ematen dugu gure babesa”, esaten du Iñaki Gorostidik, Logikalineko Gerenteak. Batzuetan urte osoko babesa izaten dute kirol taldeek, beste batzuetan berriz, antolatzen diren ekitaldietan hartzen du parte, babesa emanez.

Kirolak gure Euskal Herrian garrantzi izugarria dauka, eta Logikalinek hainbat taldeekin eta ekintzetan hartzen du parte. Horrela, areto futboleko eta futboleko inguruko taldeek jasotzen dute bere babesa. Abaltzisketako Txalburuk taldeak eta Gipuzkoako herri txikiak batzen dituen Gael Elkarteak bere laguntza dute, futbolean Alegiko Intxurre taldeak duen bezalaxe. Real Sociedad Fundazioak ere Logikalineren babesa dauka.

Futbolaren eta areto futbolaren inguruan babesa ematen duten klubak horiek dira, baina Tolosako Larramendi auzoko festetan antolatzen den 3x3 futboleko torneoan ere bere laguntza ematen du. Real Sociedadeko beteranoekin, Abaltzisketako eta Amezketako jokalariekin osatutako talde baten aurka Amezketan sekulako arrakasta izan zuen norgehiagoka ere antolatu zuen.

Baina laguntzak ez dira mugatzen futbolaren eta areto futbolaren inguruan, gure eskualdean beste hainbat kirolek ere garrantzi handia daukate, eta horietako bat atletismoa da. Ordiziako Imazen Oroimenezkoan ere bere laguntza ematen du Abaltzisketako enpresak, Orendaingo Eltxo mendi lasterketan ematen duen bezalaxe, eta baita Beasainen umeentzat egiten den San Silvestre lasterketan ere.

Gabonetako Ordiziako igeriketa probak ere sona handia izandu betidanik, eta hor ere ez du hutsik egiten Logikalinek, Tolosako Berazubi auzoko pilotako pala txapelketan egiten ez duen bezalaxe. Eskubaloia esan da, Gipuzkoan denoi  Bidasoa taldea etortzen zaigu burura, eta irundarren kantxan ere ikusi daiteke Logikalineren izena.

Horiez gain, kirol arloan, une berezietan ere parte hartu izan du, Abaltzisketan Aierbek jokatu dituen aizkorako bi apustuetan esaterako;  bata Montoyaren aurka, eta bestea Izkue eta Ariztegiren aurka, biek ere sekulako ikusmina piztu zutenak. Kaminosek Txindokira igo-jaitsieran egindako markan ere parte hartu zuen.

Kirolaz gain, inguruan beste hainbat ekintza ere badaude, eta herrian bertan ere bai. Areto futboleko taldeari laguntzeaz gain, herriko festetarako ere beti eskua luzatuta dago, laguntzeko prest Logikaline, eta baita bertako eskolarekin ere.

Horretaz aratago, Cita Alzehimerrekin lortu duen akordioa ere aipagarria da, gaixotasun honi aurre hartu edo dutenen bizi baldintzak hobetzeko lanean ari baitira.