Hilabete bat bada contact center gipuzkoarrak airearen kalitatea aztertzeko estazio profesional homologatu bat duela. Estazioaren bidez, airearen CO2-a, presioa eta tenperatura neurtzen dira; azken baten, asmoa da instalazioetako aireztatzea eta aire-berritzea behar bezala egiten dela ziurtatzea.

Egunero, neurketen emaitzak parametrizatzen dira eta, hilero, konklusio xeheak ateratzen. Informazio horrek asko balio du COVID-19a prebenitzeko neurriak indartzeko. Kontuan izan behar da 70 pertsona inguru pasatzen direla egunero Logikalineren instalazioetatik.

Hainbat dira Abaltzisketa herri adimenduna eta interkonektatua bihurtzeko asmoz garatzen ari diren ekimenak eta horietako bat da hau, Andaluziako eta Asturiaseko zenbait herrik egiten ari diren bezala.