LOGIKALINEK DIARIOVASCO.COM SARIAREN HIRUGARREN EDIZIOAN PARTE HARTU DU

Azaroaren 13-an Gipuzkoako web-orrialde onenaren sariaren hirugarren edizioa ospatu zen Miramon Teknologia-parkean. Logikaline-k sariketan parte hartu zuen: Iñaki Gorostidi, Logikaline-ko zuzendari-kudeatzaileak online eratutako publizitate kanpaina onenari saria banatu zuen. Sariketa honetara komunikabide, banka eta finantza, industria, zerbitzu-enpresa zein arte-alorreko eta sektore publikoko hainbat pertsona ospetsu inguratu ziren. Zergatik hartzen du parte Logikaline-k honelako ekintzetan? Logikaline-k teknologiaren ezarpenaren aldeko ikuspegia duelako hau da, egunez-egun eratzen ari garen Etorkizuna begi onez duelako. Sormena oso eskasa den ondasuna dela dakitelako. Bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuek berrikuntza eta ahalegina beharrezko elementuak dituztela dakielako. Horregatik Logikaline edozein era eta tamainatako enpresentzako irtenbidea izan liteke. Logikalinen lan egiten dugun kideok eskerrak eman nahi genizkieke atzo parte hartu zutenei, kalitatezko ondasun eta zerbitzuak eskaini ahal izateko adinako Ahalegin eta gogo-bizia erakutsi izanagatik.