Iragan ekainarean 6ean eta Altitude software enpresak antolatuta , ASES 2012 elitaldia ospatu zen Madrilen. Bertan izan zen hizlari moduan Iñaki Gorostidi, Logikalineko gerentea, eta besteak beste, hizlarien artean zen, azken aldian hain entzutetsua bilakatu den Emilió Duró ekonomialari Kataluniarra ere.
Iñaki Gorostidiren hitzaldiak Logikaline enpresaren azalpena izan zuen xede: jatorria, ingurua, sortzera bultzatu zuten baloreak eta enpresa zuzentzen duten printzipioak. Hain zuzen ere, azken bi puntu hauek azpimarratu zituen etorkizunari baikortasunez begiratzeko oinarri gisa. Berritzaile izateko, ezinbestekoa da atzera begiratzea, baloreei eta filosofiari fideltasunez eustea inoiz baino gehiago momentu zailetan; bezeroa konbentzitzea, orain arte funtzionatu izan badu , garai berrietara printzipioak galdu gabe moldatzeko gaitasuna eduki delako izan dela.
Emilio Duró ekonomialaria oso ospetsu bilakatzen ari da hitzlari gisa, nahiz eta aurretik oso kurrikulum zabala duen arren irakasle gisa (Nafarroa, Pompeu Fabra eta Granadako unibertsitateetako irakaslea da), eta baita enpresa garrantzitsuetako zuzendari edo aohulkulari gisa ere. Bere filosofiaren muina erronkei baikortasunez eta ilusioz aurre egitean datza. Jarrera positiboa giltzarria da arrakasta lortu nahi bada, aurrera egin nahi bada, negatibismoak zulo beltzera garamatzan bitartean. Arazoei errealismotik abiatuta egin behar zaie aurre, baina jarrera positiboa hartuta, arrakastaren bila atera egin behar das, zer nahi den argi jakin eta lortu dutenengandik ikasi.
Ideia argi eta logikoak, baina noiz garaiotan gogoan izatea komenigarri direnak.