Euskaltel Nafarroara geratzeko asmoarekin iritsi da, eta Logikalineren bidez heldu da. Otsailaren 28an ireki zen saltokia Antsoainen, eta hau izan da Logikalinek zabaldu duen Euskaltelen zazpigarren denda. Aurretik, Abaltzisketako enpresak beste sei kudeatzen zituen, eta badirudi ez dituela gauzak batere gaizki egin, Eskaltelek Nafarroan bere proiektua abian jartzeko, eta bere orain arteko mugak zabaldu eta bezero berriak bilatzeko Logikalinerengan jarri baitu konfidantza osoa.
Denda berriaren irekieran izan ziren bai Logikalineko eta baita Eskalteleko ordezkariak ere. Euskaltelek euskerak indar handia duen zonaldea aukeratu du Nafarroan bere aurreneko denda irekitzeko, eta bertako bizitanleek egin dioten harrera ere bikaina izan da. Antsoaingo bizi lagunek estimo handiarekin hartu dute Euskaltelen aurreneko saltokia bertan zabaltzea. Gainera, enpresa laranjak Osasuna futbol taldea ere babestuko du.