Maiatzaren bederatzian, Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo pilotari ezagunak izan genituen , Logikalinek kudeatzen duen Euskalteleko Tolosako dendan.
Jende ugari bildu zen , Beotibar frontoitik oso hurbil, San Frantzisko 19an dagoen dendara , kirolariekin tarte bat partekatzera . Ume eta ez hain ume asko izan ziren pilotariengana hurbildu zirenak sinatutako argazkiak eskatzera. Azaldu zutenez, beraiek ere gustora sentitu ziren zaletuen berotasuna hain gertutik sentituta eta batez ere haurrek pilota jarraitzen dutela ikusita: “geroz eta jende gazte gehiago ikusten da frontoietan eta hori oso ona da gure kirolarentzat”.
Ez da Euskalteleko dendetara Logikalinen eskutik kirolariak hurbiltzen diren lehen aldia, aurretik ere egon izan direlako txirrindulariak, esate baterako, zaletuekin aurrez-aurre gure dendatan.
Buruz-buruko txapelketaren atarian, bi txapeldun elkarrekin ikusteko aukera Tolosako Euskalteleko dendan, nork jantziko ote du aurtengoa?