Igandea izaten omen da jendeak egunkaria gehien irakurtzen omen duen eguna eta hau horrela izanik, garrantzia handia izaten dute egun horretan argitaratzen diren berriek eta egunkarian beste egunetan baino eduki zabalagoa izaten duten atalek, ekonomiari dagokiona kasu. Balio bikoitza du kasu honetan guretzat , abenduaren 27an Diario Vasco egunkari donostiarreko edizioak, aipatutako arrazoiez gain, Logikalineri buruzko erreportai zabala kaleratu zuelako igande horretan.

Erreportai hau, Gipuzkoa mailan berritzaileak izaten ari diren enpresen inguruko erreportai sail batean kokatzen da, igandero igandero albisteekin gosaltzen duten gipuzkoarrei heltzen zaiena. Logikalinen kasuan, Iñaki Gorostidi gerentea izan zen enpresaren ibilbidea eta filosofiaren berri ematearen ardura izan zuena elkarrizketa baten bitartez.

Esan bezala, erreportaiak abenduaren 27an ikusi zuen argia paperezko edizioan, baina urtarrilaren 3az geroztik eskura duzue formatu digitalean ondorengo estekan:

http://www.diariovasco.com/economia/201601/03/inaki-gorostidi-gerente-logikaline-20160103003107.html