Logikaline, gainerako enpresarik gehienak bezalaxe, emakumezkoek eta gizonezkoek osatzen dute, baina kasu honetan, ordea, plantillaren gehiengo zabala osatzen dute emakumezkoek, izan ere Abaltzisketako enpresako langilegoaren %90a emakumezkoena da.

Datuei begira jarrita, eta egin diren hainbat azterketek, alderantzizkoa erakusten dute, izan ere enpresarik gehienetan gizonezkoena izaten baita gehiagoa, baina oraingoan datuak goitik behera aldatzen dira,

Baina ez langilegoaren kasuan bakarrik, izan ere zuzendaritzako kideen artean, Logikalinen emakumezkoek %80a betetzen baitute. Azkenaldian egin diren ikerketen arabera, eta Hays enpresak egin duenaren arabera, mundu osoan zehar dauden enpresetako bataz besteko zuzendaritzen kopuruan, gizonek osatzen dute %79a, beraz, %21 bakarrik izango litzateke emakumezkoentzat. Kasu honetan, Logikalinen datu horiek erabat aldatzen dira.

Info Jobsek egin duen azterketaren arabera, berriz, Estatu espainiarrean dauden enpresetako zuzendaritzetan, emakumeak %27 bakarrik osatzen dute. Azterketa horren arabera, zuzendaritzetan dauden emakumezkoen bataz besteko adina 55 urtekoa omen da.

Zuzendaritza osatzen duten emakumezkoen artean, gehiengoa euren enpresen jabe omen dira, beti ere Info Jobsen arabera.

Logikalinen, gainera,  langilegoaren %30ak berak erabakitzen du lanerako ordutegia, eta horrek bidea asko errazten die. Gainera, arreta zerbitzuko lehiaketan-Sotto-Tempo-, bataz besteko nota  9,4koa izan da.