Txikitik Haundira sortu da, proiektu erreibindikatzaile bat, hain zuzen ere Real Sociedad arrakastara eraman duten sustraiak erreibindikatzen dituen proiektua, eta, bide batez, bertako enpresekin sinergiak sortu nahi dituena, edozein dela ere haien tamaina edo fakturazioa.

Logikaline Real Sociedad Fundazioko partaide da duela hainbat urtetatik hona eta, denbora horretan guztian, lotura estua izan du koloreak gailurreraino eraman dituzten beteranoekin, hala nola Arconadarekin, Lopez Ufarterekin, Bakerorekin edo Gorrizekin.

Logikalinek bat egiten du kolore urdinak eta zuriak berekin dituzten balioekin: umiltasuna, sakrifizioa eta lan gogorra, nondik gatozen inoiz ahaztu gabe. Guretzat balio horiek hazkunde jasangarrirako zutabe dira. Txikitik Haundira proiektua Reale Arena estadio berria egiten ari zirela sortu zen eta, orain, argia ikusi du azkenean, beteranoek inguruko herrietan jokatutako zenbait partiduri esker. Horietako bat joan den apirilaren 9an jokatu zen Gipuzkoako Alegia herrian eta jendetza hurbildu zen herriko futbol-zelaiaren inguruetara, jokalari mitikoak bertatik bertara ikustera.